Donostian bost danborradatan atera dira soilik gizonak danborra edo upela jotzen

San Sebastian egunaren aurretik, udalak azaldu zuen soilik gizonezkoenak ziren lau danborrada pasatu zirela aurten mistoak izatera, baina azkenean ez da hala izan, hiru izan baitira pauso hori eman dutenak, 'Irutxuloko Hitza'-k dakarrenez.

(ID_17060039226895) (/EZEZAGUNA)
Gizartea danbor taldea, Donostian, erdialdetik desfilatzen sansebastianetan.
2024ko urtarrilaren 23a
10:55
Entzun

Bost danborrada izan dira azkenean danbor edo upel jotzaile roletan soilik gizonak izan dituztenak, eta ez lau, Irutxuloko Hitza-k dakarrenez: Aizepe, Gizartea, Amigos del Europa, Amigos Antonio Bar eta Club Cantabrico. Nahastea izan da azken astean datuarekin, udalak helduen danborradaren aurkezpena egin zuenean azaldu baitzuen lau danborrada pasatu zirela mistoak izatera —Zubi Gain, Ondar Gain, Catedral Centenario eta Club Cantabrico—, eta, beraz, lau gelditzen zirela danbor edo upel jotzaile roletan soilik gizonak zituztenak. Aldiz, ez da hala izan, Club Cantabrico ez baita mistoa izatera pasatu, Donostiako Festak udal erakundeko zuzendari Maria Jesus Torresek baieztatu duenez.

Horrela, Hitza-k helduen danborradaren aurkezpenaren aurretik argitaratutako informazioa zuzena zen. Aurkezpen prentsaurrekoan udalak azaldu zuenez, Club Cantabrico ere mistoa izatera pasatu zela, Hitza-k bere informazioaren zuzenketa argitaratu zuen. Ordea, Donostia Kulturak sansebastianen balantzea egin du, eta txostenean aipatu du Zubi Gain, Ondar Gain eta Catedral Centenario pasatu direla mistoak izatera, Club Cantabricori aipamenik egin gabe.

Albiste osoa, Irutxuloko Hitza-n irakurgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.