Donostian egin diote lehen harrera Jon Enparantza abokatu eta preso ohiari

DONOSTIA. Bi urte baino gehiago preso egon ondoren, atzo arratsaldean geratu zen aske Jon Enparantza abokatua. Segoviako (Espainia) espetxean izan dute ordutik denbora gehienean, bakartuta eta etxetik 400 kilometro baino gehiagora. Iluntzean heldu zen Donostiako Antiguo auzora, eta han egin zioten lehen harrera. Arrazoi pertsonalengatik jarri diote baldintzapeko askatasuna, 25.000 euroko bermearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu