politika

Donostian ere manifestazioa egingo dute Jon Anzaren desagertzea argitzeko eskatzeko, gaur

20:00etan Intxaurrondo auzotik abiatuko dira.

2009ko maiatzaren 25a
13:16
Entzun 00:00:0000:00:00
Jon Anza (Donostia, 47 urte) errefuxiatuaren desagertzea salatzeko manifestazioa egingo dute gaur Donostian. Intxaurrondo auzoko Zubiaurreko Zubitik aterako dira 20:00etan.

Larunbatean ere Anzaren desagerpena argitzeko eskatzeko Hendaian (Lapurdi) manifestazioa egin zuten. Ehundaka lagun bildu ziren.

Anza apirilaren 18an Tolosan (Okzitania) zuen hitzordura ez zen agertu. Trena hartu zuen Baionan, egun horretan hitzordua zuen lekura joateko. Geroztik, ez dute haren berririk.

Anzaren ustezko bahiketa Espainiako eta Frantziako estatuei leporatu die Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.