Donostian etxe batek su hartu, eta erori egin da
DONOSTIA. Donostiako Gros auzoko etxe batean sute handia piztu zen atzo, eta horren ondorioz erori egin zen. Etxea utzita zegoen, eta ez zen inor zauritu. Sutea 06:00 aldera piztu zen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren eta Donostiako suhiltzaileen arabera. Suteak atzerapenak sortu zituen Renferen tren zerbitzuan, etxea geltokiaren ondoan dagoelako.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu