Pasa den igandean motor gidari batek istripua izan zuen Donostiako Bidebieta auzoko Gomistegiko biribilgunean, eta gaur hil da, ezbeharrak eragin zizkion zauri larrien ondorioz. Goizeko hamaiketan gertatu zen, eta gidariak ibilgailuaren kontrola galdu zuen. Istripua zerk eragin zuen ikertzen ari dira.
Osasun zerbitzuek artatu, eta Donostia ospitalera eraman zuten, larri zaurituta.