gizartea

Donostian Kontxako barandatik erori eta oso larri dago mutil gazte bat

Haitzetara jausi da eta buruan kolpe handia hartu du. Goizeko bostetan gertatu da ezbeharra.

2009ko uztailaren 25a
14:01
Entzun 00:00:00 00:00:00
26 urteko Madrilgo mutil gazte bat oso larri dago, bart Donostian Alderdi Ederren Kontxako barandatik erori ostean. Haitzetara jausi da eta buruan kolpe handia hartu du, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.

Goizeko bostak bost gutxian izan da ezbeharra. Suhiltzaileek erreskatatu dute mutil gaztea, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA