gizartea

Donostiari buruzko lana bigarren Google Earth-en

2010eko maiatzaren 17a
16:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Google Earth-en 'Modelatu zure hiria' lehiaketan bigarren postua lortu du Donostiari buruzko lanak (lagina da bideokoa, bere garaian BERRIA.INFOk jarritakoa). Pedro Domequ, Eneka Mujika, Jan Wesbur, Gabriel Garcia eta Southvisionek egin dute, Donostiako tokirik esanguratsuenak aukeratu eta irudiak hiru dimentsiotan emanda.

Googlek bost lan aukeratu zituzten finalista, eta Barranco (Lima, Peru) buruzkoa izan da irabazlea, Jorge De Albertis Bettocchik egindakoa.

West Palm Beach (Florida, Ameriketako Estatu Batuak) geratu da hirugarren, Dursley (Gloucestershire, Erresuma Batua) laugarren, Braunschweig (Niedersachsen, Alemania) bosgarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.