Hamalau pertsona ezagunek deiegin dute gaixorik larri dauden hamalau presoak aske uzteko eskaera plazaratzeko martxa batean parte hartzeko. Gaixo dauden 14 presoak etxera lelopean, martxa Donostiako Ospitaletik abiatuko da bihar, eta, oinez, Arrasatera iritsiko da larunbatean. Ibilaldiak lau etapa izango ditu: Donostiako Ospitalea-Zarautz, Zarautz-Deba, Deba-Soraluze eta Soraluze-Arrasate.
Martxak hamalau pertsona ezagunen sostengua du, baitamartxan parte hartzeko konpromisoa ere. Honako hamalau pertsona hauek dira ekimenaren deitzaileak: Naroa Iturri, Txaro Arteaga, Nekane Altzelai, Joan Mari Irigoien, Inaxio Kortabarria, Xabier Morras, Pello Iraizoz, Julio Soto, Juan Maria Feliu, Martxelo Otamendi, Andoni Egaña, Peio Dufau, Josu Juaristi eta Ramon Labaien. Hamalauak ezin izan ziren egon atzoko agerraldian, baina gehienak bai.
Espetxe politikaren aldaketa
Hamalau deitzaileen izenean, Naroa Iturrik eta Txaro Arteagak azaldu zutenez, «euskal jendarteak hamarkadetako sufrimendua, giza eskubideen urraketa eta elkar ulertze eza atzean uzteko abagune historikoa bizi du». Pertsona guztien giza eskubide guztien errespetua ardatz izango duen aroa eraikitzeko bidean, «egungo espetxe politika traba nabarmena da», martxaren deitzaileen ustez. Bereziki, gaixorik dauden presoen egoera salatu dute, eta horiek askatzeko mekanismoak abiarazteko eskatu dute. «Uribetxebarriak legez eta eskubidez aske behar zuen arren, bere egoera krudelki luzatu dute», salatu dute.
Euskal presoak
Donostiatik Arrasatera, preso gaixoen alde
Hamalau pertsona ezagunek dei egin dute hamalau preso gaixoen askatasuna eskatzeko martxan parte hartzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu