Bihar Berria-n

Dorronsoro: "Ezin gara beste demokrazia batzuen zain egon; gure prozesu propioa behar dugu”

Joan den astean bukatu zuen Eusko Ikaskuntzak bere mendeurreneko kongresua. Bihar BERRIAk Iñaki Dorronsoro presidentearen elkarrizketa argitaratuko du. Aurrerapena da hau.

Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidentea, ostegunean, Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean. GORKA RUBIO, FOKU
Maider Galardi
2018ko abenduaren 1a
06:58
Entzun

Hona hemen, aurrerapen modura, Iñaki Dorronsororen esan batzuk:

- “Euskal Herrian ez dugu sistema politiko bateraturik, eta, eraldaketa prozesu batean bizi garenez, kultura politikoa eraberritu eta demokratizatu behar dugu. Garrantzitsua da gizarte zibilaren iritzia agintariengana eramateko zubiak eraikitzea”.

- “Herri gisa dugun proiektua garatzeko ezinbestekoa da [prozesu demokratikoa]. Ezin gara beste demokrazia batzuen zain egon; gurea behar dugu”.

- "Beste kolpe bat eman behar dugu. Maslowen piramidearen antzera, lehen mailako beharrak ase ahala, piramidean gora egiten dugu. Duela ehun urte, beharrak batzuk ziren, eta, orain, bigarren mailan gaude. Egia da oinarrizko eskakizun asko ez direla bete, baina tira; instituzioetan, kultur arloan, hezkuntzan, komunikazioan... egin dira urrats batzuk. Orain beste behar batzuk ditugu".

- "Teorikoki, edozein prozesu konstituziogileren aurretik, edo guk geuk egin dugun prozesuan bertan, argi dugu andreek egon behar dutela hor, baita belaunaldi berriek ere. Eta hor izugarrizko esfortzua egin dugu. Uste dut ez garela iritsi egoera perfektu batera, baina egin dugu lan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.