gizartea

Droga trafikoaren aurkako operazioak egin dituzte Gasteizen eta Donostian

Espainiako Poliziak Gasteizko Alde Zaharrean etxe bat miatu eta lagun bat atzeman du. Ertzaintzak Donostian beste pertsona bat atxilotu du, Martutene kartzelan droga sartzear zela.

2010eko uztailaren 17a
14:12
Entzun
Espainiako Poliziak Gasteizen ustez droga trafikorako erabiltzen zuten etxebizitza bat miatu du, Alde Zaharrean, eta etxejabea atxilotu egin du -A.G.S.-, Konstituzio plaza inguruan zebilela. Poliziaren arabera, bi kilo pasatxo speed zituen gordeta etxean. Marihuana, zortzi gramo kokaina edota 720 euro ere atzeman zizkioten.

Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak jakinarazi du ostegunean izan zela operazioa eta lagun hura kartzelara bidali duela epaileak.

Ertzaintzak droga trafikoarekin lotutako beste lagun bat atxilotu du: Donostian, Martutene kartzelan droga sartzear zela. 37 urteko emakumezkoa da atzeman dutena, eta aurrekariak dauzka.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan du preso bat bisitatzera joana zela emakumezkoa, eta espetxe barruko kontrola gainditu ostean atxilotu zutela, atzo, goizeko hamarrak aldera. Haxixa eta kokaina harrapatu zizkioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.