Joan den ostiralean DTP Gizarte Demokratikorako Alderdi kurdua legez kanpo utzi zutenez geroztik, protesta ugari izaten ari dira Kurdistanen, baina atzo, Bulaniken egindakoan iskanbilak sortu ziren, gizon batek tiro egin eta bi persona zauritu zituen. Gaur hil dira biak. Horiez gain zazpi edo zortzi ere zauritu ditu. Dendari eraso ziotela esan dute Turkiako komunikabideek, eta horregatik egin zuela tiro manifestarien kontra.
Tentsioa "izugarria" da Ziya Akkaya alkateak esandakoaren arabera, eta "poliziak kalera atera badira ere, atzera egin behar izan dute, manifestariak su ematen ari direlako topatzen duten guztiari".
Alderdi kurdua Turkiako Auzitegi Konstituzionalak utzi zuen legez kanpo. Epaileen arabera, badaude frogak erakusten dutenak alderdia Abdula Ocalan buruzagi kurduaren aginduz sortu zutela, eta bertako kideak errekrutatu dituztela PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren gerrillan aritzeko. Azken hori erakunde terroristatzat daukate Turkiak, Europako Batasunak eta AEBek.
Gizarte Demokratikoaren Alderdia duela lau urte sortu zuten, legez kanpo utzitako beste talde kurdu bat ordezkatzeko. Azken hauteskundeetan bi milioi boto eta 21 eserleku eskuratu zituzten Turkiako Legebiltzarrean. Epaileen ebazpenaren ondorioz, ordea, beren eserlekuak utzi zituzten alderdiko kideek, hurrengo egunean, eta, beraz, bozak egin beharko dituzte horiek nagusi ziren eskualdeetan.
kurdistan
DTP legez kanporatzeagatik egindako protestan bi pertsona hil dituzte
Bulaniken DTP Gizarte Demokratikorako Alderdi kurdua legez kanpo uzteagatik jendetza protestan ari zela bi lagun hil ditu dendari batek, eta zazpi edo zortzi lagun zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu