Zilarra ateratzeko egin zuten meategia erromatarren garaian. Metala Donostiako, Pasaiako edo Oiassoko —gaurko Irun hiriko alde zaharrean— portuetara jaisten zuten ontziratzeko.
Duela 2.000 urte bezala utzi dute, Arkeolanek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Oiartzungo Udalak eginiko lanari esker. Gaur erakutsi dute, lehen aldiz, berrikuntza.
Denera, 150.000 euro erabili dituzte horretarako zein dekantazio baltsa bat eta Erdi Aroko burdinola bat berreskuratzeko Arditurriko Natur Parkean. Maiatzetik aurrera, meatzea erakutsiko diete bisitariei, bost laguneko taldetan. Izena eman daiteke www.arkeolan.com gunean.