Duela urte eta erdi hila zen gizon baten gorpua aurkitu dute Donibane Garazin

71 urte zituen gizonak, eta ez zuen lotura familiarrik. Bere etxean aurkitu dute gorpua.

Donibane Garazi, artxiboko argazki batean. GUILLAUME FAUVEAU
Donibane Garazi, artxiboko argazki batean. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2026ko ekainaren 10a
08:08
Entzun 00:00:00 00:00:00

Herritar batek eman zuen alerta, ikusirik gutunontzia gainezka zela eta autoa ez zuela aspaldi mugitu. Duela urte bat eta erdi zendua zen 71 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Donibane Garazin, bere bizilekuan. Lehengo astean egin zuten aurkikuntza, baina atzo baizik ez zen jakin gertakariaren berri.

Baionako prokuradoreak aginduta sartu ziren jendarmeak gizonezkoaren etxean. Bost urte zeramatzan Donibane Garazin, baina harreman gutxi zuen herrian, eta ez zuen lotura familiarrik. Heriotza naturala izan dela iritzi diote, eta ez dute autopsiarik eskatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE