Durangok presoen senideei ematen zizkien diru laguntzak ezeztatu ditu Gorenak

2012ko uztailaren 19a
17:36
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenak Durangoko udalak (Bizkaia) euskal presoen senideei Espainiako espetxeetara bisitan joateko ematen zizkien diru laguntzak ezeztatu ditu.

Gorenak onartu egin du Espainiako administrazioak ezarritako helegitea. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen presoen senideei bisitetarako ematen zaien diru laguntza kentzeko egindako eskaera.

Diru laguntza banatzeko baldintzak eta finantzazio moduak ondo zehaztu gabe daudela ebatzi du Gorenak; "ez daude plan estrategiko baten baitan".

Herrira, alkateekin

Herrira mugimendua gaixotasun larriak dituzten hamalau euskal presoen herrietako alkateekin bilkurak egiten hasi da, haien egoera azaldu eta "denok batera zerbait egin ote dezakegun proposatzeko". Beste erakundeetako ordezkariekin ere biltzen saiatuko dela dio Herrirak.

Eduardo Perez presoa, gose greban

Eduardo Perez euskal presoa gose greban Picassent espetxean (Herrialde Katalanak), han Manex Castro eta Sergio Polo presoak isolamenduan dauzkatelako, herenegun preso sozial batzuekin liskar bat izan zutela eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.