Politika

Durangoko alkatea zendu da, bihotzeko arazoekin

Juan Jose Ziarrustak 61 urte zituen eta EAJkoa zen. Erietxean zegoen apirilaren 10etik.

2008ko apirilaren 24a
19:31
Entzun
Juan Jose Ziarrusta Durangoko (Bizkaia) alkatea (EAJ) hil da gaur, bihotzeko arazoak direla-eta. Apirilaren 10etik Galdakaoko (Bizkaia) erietxera eraman zuten, eta ondoren Gurutzetakora (Barakaldo, Bizkaia). Ebakuntza noiz izango zegoen.

61 urte zituen Ziarrustak, eta hiru alaba zituen -emaztea hilda zeukan-. 2003tik zen Durangoko alkate; iazko ekainean izendatu zuten berriro. 1983-1987an Kultura eta Kirola zinegotzia izan zen, eta 1985etik 1999ra artean Bizkaiko Foru Aldundiko Kirola eta Gazteria Saila zuzendu zuen. Ingeniari tekniko kimikoa zen, eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua zen.

Ohiko udalbatzarra zeukaten gaur Durangon, eta ez dute egin, heriotzagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.