ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

E-26ari begira, mobilizaziora deitu du PSOEk Durangon

Elkarrekin Ahal Dugu-k "zerga politika irudimentsuagoa" eskatu du kulturgintzarentzat, eta EH Bilduk azpimarratu du "olatu ona" koalizio subiranistarena dela. "política fiscal más imaginativa

Idoia Mendia eta Pedro Sanchez, Durangon. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 11
10:56
Entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainaren bigarren egunean, Durangon izan da PSOEko presidentegai Pedro Sanchez. Bertan esan du hauteskundeak "kalez kale, plazaz plaza eta botoz boto" irabaziko dituztela: "Hauteskundeak irabazteko mobilizazioa eskatzen dizuet. Martxoaren 2an ezetz esan zidaten, martxoaren 4an [Unidos Podemoseko presidentegai Pablo] Iglesiasek eta [PPko presidentegai Mariano] Rajoyk berriro ezetz esan zidaten. Hirugarrenan, baiezkoa izango da".

EAJko Arabako zerrendaburu Mikel Legardak Garoñako zentral nuklearra izan du aipagai. PPri egotzi dio bere "benetako euskal agenda" Garoñako zentrala dela ezkutatzea, eta hura berriro zabaltzearen aurka protesta egitera deitu du. "EAJren diputatuek Espainiarekiko ezberdinak garela erakutsi nahi dugu", erantsi du Legardak.

Eduardo Maura Elkarrekin Ahal Dugu-ko Bizkaiko zerrendaburuak, berriz, "zerga politika irudimentsuagoa" galdegin du kulturgintzarentzat, eta sektoreko langileen prekaritatea salatu du: "Kultura ez da soilik eraikin eta urtean behin egiten diren ekitaldi handiak. Kultura egunerokoa da".

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko Gipuzkoako hautagaiak azpimarratu duenez, “olatu ona" ekainaren 26ko bozetan EH Bildurena da: “Olatu ona, Rajoy ere bere politika ankerrak geldituko duen eta euskal gizartea erabakiaren eta duintasunaren itsas ertzera eramango duen olatua EH Bildurena da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.