ETAren su-etena. Erreakzioak

EA: «Armak behin betiko uzteko borondatea islatzen du ETAk agirian»

Alderdiaren iritziz, Bruselako eta Gernikako adierazpenei «erantzun» die erakunde armatuak

mikel rodriguez
Donostia
2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAren iritziz, «urrats erabakigarria» egin du ETAk. Erakunde armatuak Gernikako Akordioan «exijitutakoa» bete duela dio EAk. «Armak behin betiko uzteko borondatea islatzen du ETAk agirian». Horregatik, EAk uste du Gernikako Akordioan bakea eta normalizazioa lortzeko zehaztutako baldintzak «betetzeko bidean» daudela. «EAk, kolektibo subiranistak eta euskal gizarteak ez dugu utziko aukera hau alferrik galtzen».

Pello Urizarrek, Maiorga Ramirezek eta Ikerne Badiolak ETAren agiria baloratzeko agerraldia egin zuten atzo Donostian. Urizarren arabera, Bruselako eta Gernikako adierazpenei «erantzun» die ETAk, eta nazioarteko eragileen lana «lagungarria» izan dela azpimarratu du.

Espainiari eskakizuna

EAk Espainiako Estatuari eskatu dio «egoera politiko berria sendotzen lagunduko duten neurriekin» erantzun diezaiola ETAren iragarpenari. EAren ustez, euskal gizarteak «hartu beharreko» bidea erakutsi du «modu masiboan kalera atera den azken bi aldietan» —iragan larunbatean presoen eskubideen aldeko manifestazioan, eta urriaren 2an eskubide zibil eta politikoen aldekoan—. Erabakiak hartzeko unean hori kontuan har dezan ohartarazi du Estatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.