Hauteskundeak martxoan

EA, EB eta Aralarrek koalizioa osatzea oraindik posible dela uste du Zabaletak

2008ko urtarrilaren 15a
14:53
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Kongresuko hauteskundeetarako "erabakitze eskubidearen aldekoen" koalizioa osatzearen alde egin du Aralarrek, eta EAJk aukera horri ezezkoa eman dion arren, asmo hori ez du baztertu. Hala agertu du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile eta Nafarroa Baiko legebiltzarkideak Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan.

Jeltzaleek koalizioko kide ez direla izango argi agertu duten arren, oraindik EArekin eta EBrekin hitzarmena egiteko modua dagoela uste du Zabaletak; hau da, koalizioa EAren, EBren eta Aralarren artean osatzekoa. Areago, Aralarren ahalegina hori izango dela nabarmendu du. "Ezberdinen arteko bilketa bat behar da. Guk uste dugu EA, EB eta Aralarren arteko elkarketa edo koalizioa oraindik ahalbidetzeko modukooa dela. Gu horretan saiatuko gara".

EAJk balizko koalizioaren inguruan hartutako jarrerarekin suminduta agertu da Zabaleta, eta "deitoragarria" iruditzen zaiola adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.