"Herrien Europa" hautagaitzan lau alderdi politikoetaz gain Errioxako, Kantabriako, Asturiaseko eta Valentziako elkarte nazionalistek era parte hartzen dute. Hala Josep Lluis Carod Roviraren ustez "tradizio desberdineko baina dibertsitatearekiko konpizitate kutsu bat duten" alderdiak batu ditu hautagaitzak. ERCko idazkari nagusiak azaldu duenez 'Herrien Europa' Europako Elkarte "monolitikoaren" aurka jaiotzen da, izan ere, Roviraren hitzetan, "Elkarteak boterea estatu parte hartzaile handien esku uzten duelako".
Hala Bernat Joan Mari izango da zerrenda burua, Mikel Irujo (EA) bigarrena, Jose
Miguel Diaz Calvo (CHA) hirugarren, Josep Carles Ibañez (ERC) laugarreneta Jose Antonio
Pino Barrera (PSA) bostgarren.
POLITIKA