Politika

EAE-ANV eta EHAK legez kanpo uzteko prozesurako bideratuko dituzte uztaila eta abuztua

Espainiako Auzitegi Gorenak gaur zehaztu du prozeduaren egutegia, eta prozesua irail aurretik bukatu ahal izateko, uztaileko jai egunak eta abuztuko oporraldia horretarako egokituko ditu.

2008ko uztailaren 18a
17:20
Entzun
Espainiako Auzitegi Goreneko 61. aretoa gaur bildu da EAE-ANV eta EHAK alderdi abertzaleak legez kanpo uzteko prozesuaren egutegia zehazteko. Prozesua iraila baino lehen amaitu ahal izateko, uztaileko jai egunak eta abuztuko oporraldia horretara bideratuko dituela jakinarazi du eguerdian.

Atzo prozeduraren proba fasea bukatu zuten. Orain auzitegiak 20 eguneko epea emango die aldeei, eginiko proba horren gaineko helegiteak jartzeko. Ebazpena irail aurretik ematea espero dute.

Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) eta Euskal Herrietako Alderdi Komunista (EHAK) legez kanpo uzteko lehen urratsa eman zuten Espainiako epaileek iragan otsailaren 8an. 38 euskal herritarren kontrako auzibidea hasi, eta bi alderdiei ekinbide politiko normala galarazi zien Espainiako Auzitegi Nagusiko epaile Baltasar Garzonek.

Legez kanporatzeko auzibidea ekainaren 16an hasi zuten epaileek, ahozko bista batekin, tartean bi alderdi independentisten jarduera etenda zegoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.