Politika

EAE-ANVk Euskal Herriko Kontseilu Nazionala eratzea proposatu du

"Independentistak" bilduko lituzke eta "balizko edozein negoziaziotan euskal herritarren mintzakide" litzateke. Alderdiak gaur egin du XI. biltzarra, eta Juan Carlos Gonzalez da idazkari nagusi berria.

2007ko urriaren 27a
16:09
Entzun
Gaur egin du Barakaldon (Bizkaia) EAE-ANVk bere XI. biltzarra, eta Euskal Herriko Kontseilu Nazionala eratzea proposatu du. "Independentistak" bilduko lituzke kontseiluak eta "balizko edozein negoziaziotan euskal herritarren mintzakide" litzateke. "EAJ bezalako erakundeek beto eskubidea eta Lizarra-Garazikoa edo aurreko bake prozesua bezalakoak zapuzteko eskubidea" izatea saihesteko balioko luke kontseiluak.

Organo horretan parte hartzeko euskal lurraldetasuna onartzea eta "indar espainolistak politikoki isolatzea" eskatuko luke EAE-ANVk. Horrez gain, Euskal Herriko "eskubide nazionalak onartzeari uko egiten dioten neurrian estatuekiko borrokaā€¯ planteatu du. Udalbiltzak eraikuntza nazionalerako dauzkan aukera handiak azpimarratu ditu, halaber.

Ezker abertzaleko eragileekin "elkarlana" sustatu nahi du, "berau osatzen dutenen artean errespetua izanik betiere".



Zuzendaritza berria hautatu dute gaur, 25 kidek osatutakoa, etaJuan Carlos Gonzalez da alderdiaren idazkari nagusi berria. Azken hamar urteetan Antton Gomez egon da postu horretan. Kepa Bereziartuak segitzen du presidente.

1930ean sortu zuten EAE-ANV, eta 1936an egin zuen I. biltzarra. Aurtengo maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartu du -hainbat zerrenda baliogabetu egin zituzten Espainiako auzitegiek-, eta datorren urtean Espainiako hauteskundeetan parte hartzeko asmoa agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.