EAE-ANV alderdiak aurten egingo du bere 11. kongresua: urriaren 27an, Barakaldon (Bizkaia). Antxon Gomez idazkari nagusiak gaur esan duenez, txosten politiko eta arduradun berriak aukeratzeko egingo dute biltzarra. Kepa Bereziartua da gaur egun EAE-ANVren presidentea.
Kongresuaren aurretik, eragile politiko, sozial eta politikoekin bilera saila hasiko dute EAE-ANVren beraren "legez kanporatzearen mehatxua" dela medio, eta, haien artean, PSOErekin biltzen saiatuko da. "PSOEk bere garaian hitza eman zigun edozer dela ere gure ordezkaritzarekin bildu egingo liratekeela". Guztiek ere Espainiako Alderdien Legearen aurrean zer konpromiso daukaten ikusi nahi du.
Urriaren 12rako, berriz, manifestazioa deituta dutela gogoratu dute gaur. Iruñean egingo dute, Euskal Herriak independentzia lelopean.
Politika