EAEko administrazio pulikoetako langile denek ez dute betetzen hizkuntz eskakizuna, ezta derrigortasun data jarrita ere. Izan ere, gaur Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak emandako datuen arabera, haien artean derrigortasun data igarota duten %16k ez dute hizkuntz eskakizuna bete. %84k bai. Baztarrikaren ustez, lehengo neurketatik "aurrera" egin da, "baina erabilpena sustatzeko beharra dago oraindik".
Hain zuzen, administrazioko euskararen erabileraren plangintzako hirugarren neurketako emaitzen berri eman dute gaur, Donostian. Eusko Jaurlaritzako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundietako eta udaletxeetako datuak jakinarazi dituzte. Neurketako osatzeko, aldundietara eta udaletxeetara galdetegiak bidali dituzte, eta udaletxeen %90ek erantzun dute; ez dituzte egiaztatu erantzunak balekoak diren-ez.
Hizkuntz eskakizuna bete ez duten langileen artean, %6 salbuetsita daude: adinagatik... %4,9k ez dute inolako eskakizunik bete. Eta %5,2k lortu dute eskakizun mailaren bat edo beste, baina ez eskatzen zietena.
Jaurlaritzan plantillan modu finkoan dauden langileen %38,15ek dute derrigortasun data eta %61,85ek ez. Beste erakundeen artean, %48,44k daukate derrigortasun data eta %51,56k ez.
Arduradun politikoen artean, erdiek adierazi dute gai direla euskara ulertzeko, hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko.
euskara
EAEko administrazioko langileen artean derrigortasun data igarotako %16k ez dute hizkuntz eskakizuna bete
Baztarrikaren ustez, lehengo neurketatik "aurrera" egin da, "baina erabilpena sustatzeko beharra dago oraindik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu