EAEko adopzio irregularrengatik, 110 salaketa

Haur lapurtuen auziak argitzeko sail arteko batzordeak 70 pertsona elkarrizketatu ditu sorreratik orain arte

Jon Rejado.
Gasteiz
2012ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Haur lapurtuen eta adopzio irregularren auzian 110 salaketa jaso ditu Ertzaintzak. Horietatik 40 aurten aurkeztu di, eta 2011. urtean 70 jarri zituzten. Hala ere, 2012 hasieran inputatutako ginekologo eta emaginaz gain beste inputaturik ez dagoela jakinarazi du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak. Are gehiago, sailburuak iragarri du datozen hilabeteetan ez dela beste inor inputatuko.

Mendiak adopzio irregularren kasuak argitzeko sail arteko batzordearen balorazioa egin zuen atzo. Hain zuzen ere, duela sei hilabete abiarazi zuten; tarte horretan 70 pertsona elkarrizketatu dituzte auzi horien harira; horrez gain, 142 telefono dei ere erantzun dituzte. «Haien eskubideen erabilera errazteko eta laguntzeko baliabide guztiak eman nahi genizkien», nabarmendu du Mendiak, batzordearen sorreraren harira.

Prozesu horretan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleek 687 informazio eskari jaso dituzte, eta 519ri erantzun diete. Hau da, eskarien %75i eman diete erantzuna. Donostia Ospitaleak jaso du eskari gehien: 428. Gurutzetak 158 jaso ditu, Txagorritxuk 59, Basurtuk 31 eta Santiagoko ospitaleak 11 eskari.

Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Medikuntzako Institutuak sei hobi ireki ditu salaketen ondotik. Hiru kasutan, auzi medikuek ez zuten hezurrik aurkitu: Polloen, Itsasondon (Gipuzkoa) eta Derion (Bizkaia).Derion ilea aurkitu zuten, baina ezin izan dute zehaztu norena den. Galdakaon (Bizkaia), Irunen eta Polloen (Gipuzkoa) irekitako beste hobietan hezurrak aurkitu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.