Politika

EAEko Auzitegi Nagusiko presidente, Ruiz Piñeiro, Tapia edo Cinto

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak baztertu egin ditu Ibarra, Biurrun eta Aialaren hautagaitzak.

2009ko martxoaren 18a
13:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) EAEko Auzitegi Nagusiko presidente kargurako hautagaien artean baztertu egin ditu Juan Luis Ibarra, Garbiñe Biurrun eta Juan Mateo Aiala, eta, beraz, Fernando Ruiz Piñeiro, Jaime Tapia eta Maria Victoria Cinto dira geratzen diren hautagaiak.

CGPJk hilaren 26ko batzarrean hautatuko du hiru horietako bat.

Azken agintaldian Ruiz Piñeiro izan da EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea. Tapia eta Cinto Demokraziarako Epaileak taldeko kideak dira. Cinto Gipuzkoako Auzitegiko burua ere bada eta Tapia, berriz, hiruren artean epaile euskaldun bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.