politika
EAEko biztanleen %40ak ez du erabaki Europako Konstituzioaren erreferendumeko bozka
Otsailaren 20an egingo den Europako Konstituzioaren erreferendumerako EAEko biztanleen %40ak bozka ez duela erabaki adierazi du Eusko Jaurlaritzako Gizarte Azterketarako Bulegoaren inkesta batek. Inkesta honen arabera %85ak ezagutzarik ez edo gutxi du erreferendumaren edukinaren inguruan. Galdetutakoen %83ak ongi ikusten du erreferenduma. Horrela, eta beti ere inkesta horren harira, %36a alde, %6a aurka, %19a abstenitu egingo litzateke, eta %40ak ez du argi oraindik zer bozkatu.
%95ak Europako Konstituzioak giza eskubideak bermatu beharko lituzkeela adierazi du, %88ak Europako hizkuntza guztiak ofizialki onartu beharko lituzkeela eta %83ak Europako eskualdeek Europako Batasunean ordezkaritza izan beharko luketela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu