Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak eta Idoia Mendia (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, "datozen orduetan" jakingo da Jaurlaritzak enplegu politika aktiboen eskumena jasoko duela Espainiako Gobernutik.
EAJ ari da negoziatzen gobernuarekin, Espainiako Estatuko 2011ko aurrekontuei buruzko aurrekontuenelkarrizketen baitan. "Gutxi falta da" eskumen hartaz akordioa lortzeko, Ortuzarrek gaur esan duenez.
1979an onartu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, eta Espainiako Gobernuak oraindik ia 40 eskumen ditu igorri gabe. "Enplegu politika aktiboen transferentziaz duela hemezortzi urte hasi ginen hizketan", gogoratu du Ortuzarrek.
Mendiak ere akordioa "edozein unetan" helduko dela adierazi du gaur, eta hori "oso albiste ona" izango dela iritzi dio; "batik bat, langabezian daudenentzat".
Nahiz eta Espainiako Gobernuarekin (PSOE) EAJ ari den negoziatzen, Jaurlaritzak "uneoroko informazioa" daukala esan du Mendiak.
ekoNOMIA