Espainiako Auzitegi Gorenak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakunde autonomikoen eraikinen kanpoaldean Espainiako bandera jartzeko agindua berretsi du. Eraikinen barnealdean "lehentasunezko lekua izan beharko du", Gorenaren agiriaren arabera.
Horrela, 2004. urtean Juan Jose Ibarretxe lehendakari zela Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen helegitea atzera bota du Gorenak. Ondorioz, epaiketaren kostuak ordaindu beharko ditu Jaurlaritzak: hiru mila euro.
2007an Arkauten (Araba) Ertzaintzaren eraikinean Espainiako bandera jartzea erabaki zuen Gorenak eta aurten Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean ere jarri dute.
"Espainiako bandera nazioaren zeinua da, subiranotasunarena, askatasunarena eta aberriaren osotasun eta bateratasunarena. Gainera, Konstituzioak ezartzen dituen baloreak ordezkatzen ditu", Gorenaren ustez. "Erakunde publikoetan bandera kopurua bakoitia denean erdiko lekuan egon beharko du eta bikoitia denean, aldiz, ikuslearen lekutik begiratuta erdikoaren ezkerrean".
politika
EAEko eraikin autonomiko guztietan Espainiako bandera jartzeko agindua berretsi du Gorenak
Eusko Jaurlaritzak 2004an aurkeztu zuen helegitea atzera bota du Espainiako auzitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu