EUSKARA

EAEko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu dute, "premia berriei" heltzeko

Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeak euskararen erabilera areagotzea xede duen plana onartu du. Plan berriak 330 ekintza proposatzen ditu. 

2012ko uztailaren 18a
18:34
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeak euskararen erabilera areagotzea xede duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu du gaur goizean egin duten bileran, Gasteizen. 

Plan berriarekin orain arte indarrean zegoen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia "premia berrietara" egokitu nahi du Jaurlaritzak, hurrengo hamar urteetako hizkuntza plangintza "arrakastaz" gidatzeko.

Testuak jasotzen duenez, euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murritzeko bidean urratsa sendoak egin behar diren arren, helburua, bereziki, erabilera indartzea dela. Hala, euskararen eta hiztunen kohesioa areagotzeko ekimen eraginkorrak bultzatuz. 

Plan berriak 330 ekintza proposatzen ditu, ondorengo esparruetan lantzeko: familia bidezko igorpena, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, gune geografiko euskaldunak, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintza, kulturgintza, publizitatea, plangintza eta euskararen kalitatea, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, sentsibilizazioa eta motibazioa eta barruko eta kanpoko hedadura.

Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak adierazi duenez, "Euskararen Aholku Batzordearen esku dago aholku egokiak ematea etorkizunean hartu beharko diren norabideen eta erabakien inguruan".

Jaurlaritzak 2011n jarri zuen plana gizarteratzeko prozesua Euskararen Aholku Batzordearen eskutik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.