EAEko Familien Behatokia abian da, sendientzako politikak aztertzeko

Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako familien rolak eta indarkeria kasuen bilakaera aztertuko ditu, besteak beste

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 24a
00:00
Entzun
EAEko Familiei Laguntzeko Legeak abiarazi dituen politikek duten eragina aztertuko du Familien Behatokiak, eta, bide batez, horien izaera aztertuko du. Eusko Jaurlaritzak sortu berri duen erakunde horren ikerketen emaitzak Familiei Laguntza Emateko Plan berrian islatuko direla aurreratu du Gemma Zabaletak, Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak.

Behatokiaren lan ildo nagusian familia eredu berrietan gertatzen diren rolak aztertzea dago, baita familia barruko indarkeria kasuen gaineko informazioan sakontzea ere. Indarkeria gertatzen den etxeen egoera eta indarkeria kasuen bilakaera zehazten saiatzeko helburua izango du, egoera horiek zuzentzeko politikak abiarazteko.

65.000 euroko aurrekontua du Familien Behatokiak, baina kanpoko enpresek egiten dituzten ikerketak ez dira aurrekontu horren barruan sartzen.

Ia 800.000 familia unitate

2008an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 794.387 familia unitate zeuden. %15 seme-alabak etxetik alde egin ostean elkarrekin bizi diren gurasoak ziren. Unitateen %18 pertsona bakarrekoak ziren, gehien-gehienak alargunak edo banandutako pertsonak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.