Euskara

EAEko Lanbide Heziketako hiru irakasletik batek ez du klaseak euskaraz emateko gaitasunik izango

Behatokiak kritikatu egin du LHri buruz onartu berri duten lan deialdia. "Euskalduntze prozesuak jarraipena behar du, ezin da eten Lanbide Hezkiketan".

2007ko urriaren 18a
16:57
Entzun
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Euskal Autonomi Erkidegoan onartu berri duten lan deialdiaz egindako azterketaren arabera, "Lanbide Heziketako hiru irakasletik batek ez du klaseak euskaraz emateko gaitasunik izango”.

Paul Bilbao Behatokiaren zuzendariak esan du ezin dela ulertu kontratazio berrietan euskarazko irakaskuntza bermatuko ez dituzten lanpostuak sortu izana. “Eusko Jaurlaritzak Euroitunaren ebaluazioan propio jaso duen hutsunea betetzeko aukera zuen deialdi honetan”.

D ereduaren etengabeko igoera izan arren, "eredu horretan dauden ikasleak Lanbide Heziketako moduluetara iristean, ez dute eskaintza osoa euskaraz", dio Behatokiak. Bilbaok azpimarratu du "euskalduntze prozesuak jarraipena behar" duela, “ezin da eten Lanbide Hezkiketan”.

Deialdian 614 lanpostu eskaini dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), Lanbide Heziketan eta Hizkuntz Eskolan. DBHrako irakasleei dagokienez, lan deialdia "egokia" dela deritzo Behatokiak, "guztiei eskaintzen dielako hizkuntz eskakizuna".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.