Gizartea

EAEko ospitaleetan jai egunetako zerbitzua bihar eta osasun zentroetan larunbatetakoa, lanuztea dela-eta

2008ko urtarrilaren 28a
16:05
Entzun
ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT, ESK, UTESE eta SAE sindikatuek egun osoko lanuzte deialdia egin dute biharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Osakidetzan, eta Eusko Jaurlaritzak, gutxieneko zerbitzu gisa, ospitaleetan jai egunetako zerbitzua jarriko du eta larunbatetakoa osasun zentroetan. Larrialdietan, berriz, lan talde osoa egongo da.

Osakidetzako lan baldintzak dekretu bidez onartu zituen duela zenbait aste Jaurlaritzak, eta horri buruzko protestak egiten ari dira sindikatuak, Medikuen Sindikatua salbu -Osakidetzako zuzendaritzarekin akordiora heldu zen hau-. Baliteke sindikatuek dekretuaren aurkako helegitea aurkeztea.

Martxoaren 6rako ere egun osoko lanuzte deialdia egina dute, eta otsailaren 12, 14, 19, 21, 26 eta 28an geldialdi partzialak egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.