Ikastetxeetako irakasle kopuruari buruzko datuen aurrerapena eman du Espainiako Hezkuntza Ministerioak, eta Hego Euskal Herrian hezkuntzan murrizketak egiten ari direla azaleratu du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, kasurako, aurreko ikasturtean baino 289 irakasle gutxiago aritu dira amaitu berri den ikasturtean sare publikoan; guztira, 20.328 —aurreko ikasturtean 20.617 ziren—. Nafarroan ere irakasle gutxiago aritu dira, aurreko urtean baino 83 gutxiago. Kontuan izatekoa da ikasleen kopurua handitu egin dela denbora berean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aurreko urtean baino 5.453 neska-mutil gehiago izan dira ikasgeletan —174.222 ziren iaz, eta aurten, 179.625—; Nafarroan ere nabaria da igoera, 1.689 ikaslekoa —65.003 ziren iaz, eta aurten, 66.701—.
Sare pribatuan erabat bestelakoa izan da joera: aurreko ikasturtean baino 982 irakasle gehiago aritu dira, 16.000 denera. EAEn gehitu da kopurua gehien: 923. Ikasleen kopurua publikoan gaino gutxiago igo da: 2.773 estudiante gehiago.
EAEko sare publikoan 289 irakasle gutxiago izan dira, eta 5.500 ikasle gehiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu