1994tik 2004ra Jaurlaritzak Osakidentzan egindako inbertsio eta gastuen bilakaera aztertu du ELAK, eta txosten horren arabera, murriztea izan da joera, bai baliabide ekonomikoetan, bai giza baliabideetan.
Hala, 1994an BPGren %2,97 ziren Osakidetzarako erabiltzen ziren baliabide ekonomikoak; 2004an, berriz, %2,63. ELAk egin duen kalkuluaren arabera, inbertitutakoa baino 180 milioi euro gehiago inbertitu behar zituen Jaurlaritzak 2004an egoera 2004koaren parekoa izan zedin.
Baliabide materialei dagokienez, 2004an hamar urte lehenago baino zazpi erietxe gutxiago zeudela nabarmendu dute aipatutako iturriek. Langileei dagokienez, hamar urte horietan %5,7 igo zen beharginen kopurua, baina, aldiz, ospitaleratzeak %20. Beraz, lan kopuruaren igoera askoz ere handiagoa izan zen langileena baino.
Inbertsio murrizketak langileen egoeran isla berezia duela nabarmendu du ELAk, besteak beste, lan karga handia dutelako. Sindikatu horren arabera, egungoak baino —finkoak zein bestelako kontratuak dituztenak— bi mila langile gehiago behar ditu Osakidetzak. Horren guztiaren ondorioz greba deialdiari eusten diote.
Gizartea