Oñatiko Santa Ana Kulturgunean egin da diputatu nagusia aukeratzeko Batzar Nagusien bilkukra berezia. Txabarrik Ibarretxe planaren sustatzean oinarritutako hitzaldia egin du. Zehazki, datorren agintealdira begira bi lerro nagusi erabiliko dituela adierazi du: batetik, Ibarretxe plana bultzatzea, eta, bestetik, giza eskubide guztiak zaintzea.
Txabarriren arabera, gaur egungo marko juridikoa ez da nahikoa Gipuzkoa behar bezala garatzeko, eta horregatik, Ibarretxe plana ezinbesteko tresna dela eta hurrengo agintealdirako bere politikaren ardatza izango dela nabarmendu du. Hitzaldiaren hasieran, ordezkaritza galarazita duten AuBren inguruko sektoreei nolabaiteko keinua egin die hautagai jeltzaleak; hain zuzen ere, gaurko hitzaldia beste egoera batean egitea gustatuko litzaiokela esan du, hau da, Gipuzkoako sentsibilitate guztiak ordezkatuta leudeken egoera batean. Dena den, egoera horrek ez diela Batzar Nagusiei indarrik kentzen esan du segidan.
Ibarretxe plana aurrera ateratzearekin batera, "Gipuzkoa normalizatzea" izango duela helburu esan du hurrena Txabarrik, eta, horretarako, "giza eskubide guztiak babesten, bereziki, bizitza eskubidea zaintzen" indar berezia egingo duela azpimarratu du. Gipuzkoako eta Euskal Herriko gatazkakonpontzeko tresna elkarrizketa dela adierazi du diputatu nagusi aukeratu berriak.
EAJ-EA koalizioak gehiengo osoa izan arren,PPk hautagai propioa aurkeztu du: Regina Otaola. Txabarrik bezala, Ibarretxe plana izan du Otaolak ere mintzagai nagusi, baina hark, egitasmo hori erabat zatitzailea eta gizartearen kalterakoa dela nabarmendu du.
Hitzaldia egiten ari ziren bitartean, zorabio txiki bat izan du Joxe Juan Gonzalez Txabarrik, baina berehala osatu da, eta mintzaldiarekin aurrerajarraitzeko moduan izan da.
Gipuzkoako Diputazioa
EAJ-EA koalizioaren botoekin aukeratu dute Joxe Juan Gonzalez Txabarri diputatu nagusi
EAJ-EAren botoak baino ez ditu jaso Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak, baina, hala ere, nahikoa eta sobera izan zaizkio kargua eskuratzeko. Izan ere, Txabarri hautagai zuen EAJ-EA koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. PSE-EEko hamabi batzarkideek eta EB-IUko hirurek boto zuria eman dute, Aralarreko bakarra abstenitu egin da, eta PPko zortziek beren hautagaiaren alde bozkatu dute. Diputatu Nagusi berria aukeratzeko saioa berezia egiten ari dira Oñatiko Santa Ana Kulturgunean Gipuzkoako Batzar Nagusiak. EAJ-EA koalizioko Joxe Juan Gonzalez Txabarri hautagaiak Ibarretxe plana bultzatzea eta giza eskubideak babestea izango dituela lehentasun adierazi du bere hitzaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu