EAJ eta EH Bildu bihar batera Bartzelonan, hedabideen aurrean

enekoitz esnaola
2014ko azaroaren 8a
16:50
Entzun 00:00:0000:00:00

"Kataluniako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko" elkarrekin hedabideen aurrera azalduko dira bihar Bartzelonan EAJ eta EH Bildu, bi indar politikoek jakinarazi dutenez. 13:00etan izango da, Born azokan. EAJren ordezkaritza Joseba Egibar, Joseba Aurrekoetxea eta Iñaki Goikoetxeta EBBko kideek eta Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkideak osatuko dute. EH Bildurena, Pernando Barrenak, Rafa Larreinak eta Maite Iturrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.