EAJ eta PSErekin «akordio zehatzak» egingo dituela dio Izagirrek

Udalaren aldaketa kalean ospatzeko deia egin du Bilduk; Elorza, berriz, ez da izango batzarrean

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako Bilduk EAJren eta PSE-EEren ordezkariekin aste honetan izan dituen hartu-emanak «positiboak» izan direla nabarmendu du Juan Karlos Izagirre koalizioaren alkategaiak, eta agintaldian zehar aipatu bi alderdiekin «akordio zehatzak» egingo dituela adierazi du.

Izagirre ziur azaldu da Bildukhartuko duela hiriburuko udalaren ardura. «Jendeak ez luke ulertuko beste udal gobernu bat», adierazi du. Bihar egingo da udal berria osatzeko saioa. Odon Elorza Donostiako jarduneko alkateak baieztatu du ez dela izango alkate berria izendatzeko udalbatzarrean, eta nabarmendu du agintea «mendekurik gabe» utziko duela. Gobernu aldaketa kalean ospatzera deitu ditu donostiarrak Izagirrek.

Eskaintza Aralarri

Martin Garitano Bilduren Gipuzkoako diputatugai nagusiak, berriz, uste du koalizioak eta Aralarrek akordio bat egingo dutela diputazioan «agintzeko». Garitanok azaldu duenez, Bilduk herrialdeko gobernuan parte hartzea eta batzar nagusietako mahaian eserleku bat izatea proposatu dio Aralarri. EAJri, bestalde, bere jarrera argitzeko exijitu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.