Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJ presidentea "harrituta" azaldu da ezker abertzalea "Nafarroa Bai koalizioan nabarmen ari delako eragiten" azkeneko asteetan. Ezker abertzaleak otsailean Zutik Euskal Herria adierazpena plazaratu ondotik "aldaketak" ari dira gertatzen Nafarroan, Agirrebengoaren ustez. "Prozesu demokratikoa" abian jarri nahi du ezker abertzaleak, adierazpen horren arabera. "Euskal herritarren hitza eta erabakia izan behar ditu oinarri eta, beraz, inongo indarkeriarik edota kanpo injerentzia bidegaberik gabe garatu beharko da".
Lehengo astean herrialdeko EAk eta ezker abertzaleak elkarlana sustatzeko konpromisoa agertu zuten. Ezker abertzalea Aralarrekin ere ari da biltzen.
"Horrek denak NaBai osatzen duten alderdi batzuen irizpideak eta estrategia politikoak aldatu ditu", esan du EAJko Nafarroako presidenteak. EAJ, EA, Aralar eta Batzarrek osatzen dute gaur egun koalizioa. Aurrera begira, oraingoz, EAk eta Aralarrek bien arteko akordioa sinatua dute. "Koalizioa bi horien negozio bihurtu da", salatu du EAJk gaur.
Agirrebengoak esan du baloratzen duela ezker abertzalea "ETArengandik urruntzeko egiten ari den ahalegina", baina prozesuarekiko "dudak" dituela aitortu du.
politika
EAJ "harrituta" dago ezker abertzalea "NaBain nabarmen ari delako eragiten"
Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako presidente jeltzalearen ustez, "aldaketak" izan dira 'Zutik Euskal Herria' adierazpenaren ondotik. EAJk dio koalizioa gaur-gaurkoz "EAren eta Aralarren negozio bihurtu" dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu