"Nahasteko eta trufatzeko aukera eman dio EAJk Batasunari; orain batzuekin eta gero besteekin bozkatuz besteen lepotik barre egitekoa", esan du Bizkaiko PSEko idazkari nagusiak.
Ibarretxeren Planak ez duela etorkizunik adierazi du Pastorrek "taula politikoaren ertz batean kokatu baita". Ildo horretatik, Joseba Egibar buruzagi eta legebiltzarkide jeltzaleak atzo egindako adierazpenak gogor kritikatu ditu Bizkaiko sozialisten buruak. Egibarrek esan zuen "euskaldun diren guztiak" gustura sentiarazten dituela Jaurlaritzaren Estatutu proposamenak. "Diskurtsu horrek Francok Orienteko plazan egiten zituenak gogorarazi dizkit; erregimena babesten zutenak baino ez zirela espainiarrak esaten zuenekoak", azpimarratu du.
Horren guztiaren ondoan, PSEk Gernikako Estatutua erreformatzeko aurkeztu duen proiektua "gizarteari irekita" dagoela iritzi dio Pastorrek, eta Ibarretxeren Planak ezarritako "blokeoa" apurtzen duela.
Politika