Politika

EAJk berriro CiU eta BNGrekin aurkeztu nahi du Europako hauteskundeetan

Ekainean izango dira Legebiltzarrerako bozak. 2004koetan bi europarlamentari lortu zituen Galeuscat hirukoak.

2009ko martxoaren 18a
12:29
Entzun 00:00:0000:00:00
EAJko iturriek berri agentziei iragarri dienez, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen berriz ere CiUrekin (Herrialde Katalanak) eta BNGrekin (Galizia) batera aurkeztu nahi du, Galeuscat hirukoa osatuta. CiUk, baina, zalantzak agertu ditu, ez dakielako BNGrekin aurkeztea onena izango den. EAJk gauzak "argitzeko" eskatu die katalanei, eta bi aste barrurako hautagaitza hitzartuta eduki gura dute. Ekainean izango dira bozak.

CiUk BNGrekin joatea baztertzen badu, EAJk dio errespetatu egingo duela erabakia eta beste aliatu batzuk topatzen saiatuko direla. BNGk adierazi du "aukera estrategikoa" dela Galeuscat.

2004ko hauteskundeetan bi europarlamentari lortu zituen hirukoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.