EAJk bukatutzat jo du Bizkaiko zerrendak osatzeko prozesua

EH Bilduk EAJri eta PSEri egotzi die «guda eremu» gisa erabili izana errefuxiatuentzako Aranako zentroa.

2023ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GETXO. Bizkaiko 112 udalerrietatik 110etan hauteskunde zerrendak aurkezteko egindako «barne prozesua» amaitutzat eman zuen atzo EAJk, eta hautagaien aurkezpena egin zuen Getxoko Olatua eraikinean.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldungaiak postu horretan egindako lehen ekitaldia ere izan zen atzokoa. «Aldundi sendo bat behar dugu, Bizkaia dinamiko, ekintzaile eta kohesionatu baten alde lan egingo duena. Gaurko arazoei eta biharko erronkei eraginkortasunez erantzungo diena. Gure ongizate ekonomikoaren eta kalitatezko enpleguaren alde lan egingo duen aldundi bat, pertsonarik ahulenak zaindu eta babestuko dituena», esan zuen Etxanobek.

Beste alderdiek ere egin zituzten hauteskunde kutsuko ekitaldiak. EH Bilduk Raul Lopez de Uralde Aguraingo alkategaia aurkeztu zuen, eta, ekitaldi horretan bertan, Eva Lopez de Arroiabe Arabako ahaldun nagusia izateko hautagaiak EAJri eta PSEri egotzi zien «gudu eremu» gisa erabili izana iheslariak hartzeko Aranako zentroa. «Erantzukizuna» eskatu zien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.