EAJk, EH Bilduk eta PSEk plantoa egin diote Marotori

2014ko urriaren 30a
12:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Duela egun batzuk erakusterik izan ez zuten arbuioa erakutsi ahal izan diote gaur EAJk, EH Bilduk eta PSEk Javier Maroto Gasteizko alkate eta PPko legebiltzarkideari. Diru sarrerak bermatzeko errentaren iruzurrari buruzko proposamenaren eztabaidan parte hartzeari uko egin diote hiru alderdi horiek Eusko Legebiltzarrean, ekimen horren bidez Marotok etorkinak eta oro har oinarrizko errenta jasotzen dutenak kriminalizatu egiten dituela uste baitute.

Marotok bere proposamena aurkeztu ondoren beren txandei uko egin diete EAJk, EH Bilduk eta PSEk. Haserre erantzun die Gasteizko alkateak. "Milaka herritarren eskaerari bizkarra eman diote", esan du, eta gaiaren inguruan aurkeztu nahi duen herri ekinaldi legegileari argudio gehiago eman dizkiotela gaineratu du.

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak aretotik kanporatu du Igor Lopez de Munain EH Bilduko legebiltzarkidea, Marotori "lotsagabe" deitzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.