EAJk eta PSEk oso balorazio ezberdina egin dute Bakerako Hezkuntza Planaren inguruan goizean egin duten bileraz. Eusko Jaurlaritzako kideek, Isabel Zelaa Hezkuntza sailburua buru zutela, agerraldia egin dute arratsaldeko 17:00etan planaren inguruan akordioa lortu dutela esateko. Bi ordu beranduago, ordea, "aurrerapausoak" egon egon direla esan du Joseba Egibar jeltzaleen eledunak, baina "akordio osorik"ez dutela lortu esan du.
Isabel Zelaak adierazitakoaren arabera, aurreko legegintzaldian hirukoak egindako planaren oinarriak mantendu ditu ustez goizean hitzartutako planak, baina PSEren proposamenaren printzipio nagusiak gehitu dizkiete.
Besteak beste, biktimen testigantzak ikastetxeetara eramateko asmoari eutsi diola esan du PSEk. Baina horiek askotarikoak izango direla adierazi du; Biktimen Legeak biltzen dituenen esperientziak zabaltzea dela asmoa, eta horien artean jasotzen direla ETAk, GALek, AAAk eta Batallon Vasco-Españolek eragindakoak.
PSEk eta EAJk bilera egin dute goizean, eta han itxi dute hitzarmena. Biak ostegunean ere bildu ziren, eta EAJk mahai gainean jarritako testua izan zen negoziazioaren ardatza. BERRIAk zioenez, adostasuna izan zen jeltzaleen printzipioen inguruan.
Eusko Jaurlaritzak duela bi hilabete aurkeztu zuen Elkarbizitza Demokratikorako Plana, baina EAJk osotasunean atzera bota eta giza eskubideen alde aurretik zegoen planarekin uztar zezatela eskatu zuen. Pastorrek larunbatean zioen sozialistek malgutasuna izan dutela jeltzaleekin hitz egitean.
EAJk zazpiretan deitu ditu komunikabideak akordioaren gainean duen iritzia adierazteko.
Jaurlaritzak 2010-2011ko ikasturtetik aurrera hasi nahi du ikastetxeetan plana gauzatzen. Ikastolen Elkartea proiektuaren aurka azaldu izan da. ELA, LAB eta EILAS sindikatuak ere bai.
hezkuntza
EAJk esan du Bakerako Hezkuntza Planaren puntu batzutan ados jarri direla, baina akordio osorik ez dutela lortu
Joseba Egibarrek esan du "aurrerapauso" handiak egin dituztela PSErekin goizean egindako bileran, baina plan osoaren inguruan akordiorik ez dela egon. Bi ordu lehenago guztiz kontrakoa esana zuen Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak: akordioa lortu dutela esan du, eta "oso pozik" agertu da adostasunarekin, aurreko planak baino sostengu handiagoa izango duela ziurtatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu