EAJk esan du ez dela 'De Miguel auzikoen' alde ari

2023ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Jose Antonio Suso EAJren ABBko presidenteak esan du EAJk ez duela akordiorik egin PSOErekin De Miguel auzian zigortu dituzten biren, Alfredo de Miguel eta Aitor Telleria EAJko buru ohien, indultuei buruz. Ustelkeria egotzita zigortu zituzten, Espainiako Auzitegi Gorenak berriki berretsi du EAJko kide ohien kontrako zigorra, eta kartzelara sartu behar dute egun batzuk barru. Baina kartzelara ez joateko azken ahalegina egin dute, indultu eskaerak eginda. ┬źEra honetako gezurrak zabaltzeko interesa izan dezakete batzuek, baina ez dauka ez hanka ez buru, gezurtatu baino ezin dut egin, ez delako bideragarria┬╗, esan du Susok, eta adierazi EAJk ez duela esku hartzerik indultu eskaera horien inguruan. Susok gogoratu du duela hamahiru urte auzia ireki zenean, zigortuei egozten zizkietenen berri izan orduko, EAJk militantzia eten ziela eta alderditik bota zituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.