aurrekontuak

EAJk Espainiako aurrekontu proiektua babestuko du

Sagastizabalek jakinarazi du jeltzaleek gobernua babestuko dutela osteguneko bozketan

Idoia Sagastizabal, Espainiako Kongresuan, urrian. JAVIER LIZON / EFE
2022ko azaroaren 21a
19:48
Entzun

EAJk Espainiako 2023ko aurrekontu proiektuaren alde egingo du osteguneko bozketan. Hala iragarri du Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak, proiektuaren inguruko eztabaidaren lehen egunean, Espainiako Kongresuan.

EAJko kideak azaldu duenez, Espainiako Gobernuarekin «konfiantza giroa» berreskuratu dute jeltzaleek. Izan ere, uste du «nabarmen» hobetu dutela adostutako akordioen betetze maila. Negoziazioetan, Kupoa bost urtez berritzeko hitzarmena adostu zuten, eta «euskal agenda garatzeko» beste 49 zuzenketa ere txertatu dituzte; denera, 72 milioi euroko balioa duten inbertsioak Hego Euskal Herrirako. Halere, Sagastizabalek ez ditu itxitzat jo negoziazioak, eta adierazi du ostegunera bitarte zuzenketa gehiago txertatzen saiatuko direla.

Espainiako Gobernuak 176 boto behar ditu gehiengo osoa eskuratzeko, eta, oraingoz, aldeko 165 boto ditu bermatuta: PSOE, Unidas Podemos, EAJ, Coalicion Canaria, Mas Pais, Compromis eta PRC. Oraindik botoa zehazteke dute, berriz, EH Bilduk, ERCk eta PDeCATek, besteak beste. Osteguneko osoko bilkuran egingo dute bozketa, eta, baiezkoak irabazten badu, testua Senatura pasatuko da, han eztabaidatu dezaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.