Azken momentuan, PSE-EEk eserlekua galdu, eta EAJrekin berdinduta geratu da Araban. Biek ala biek zortzi legebiltzarkide izango dituzte. EAJk aurreko hauteskundeetan baino bi eserleku gehiago irabazi ditu, eta PSE-EEk bat.
Hurrengo alderdiak, PPk, sei eserleku edukiko ditu, 2005ean baino bat gutxiago. Aralarrek eta UPDk lehen aldiz legebiltzarkide bana izango dute. EAk ere bat lortu du, aurreko hauteskundeetan baino bat gutxiago. EBk ez du ordezkaririk izango 2005an lortutako bakarra galdu baitu. Abstentzioa %35,09koa izan da.
Boto baliogabeak 9.048 izan dira, eta horrenbestez, D3Mri legebiltzarkide bat egokituko litzaioke.
Botoen %100 zenbatuta (Datu ofizialak)
EAJ. 8 legebiltzarkide (45.600 boto, %30,34)
PSE-EE. 8 (47.395 boto, %31,54)
PP. 6 (32.112 boto, %21,37)
EA. 1 (5.267 boto, %3,50)
EB. 0 (5.143 boto, %3,42)
Aralar. 1 (6.585 boto, %4,38)
UPyD. 1 (5.974 boto, %3,97)
Botoen %100 zenbatuta (D3Mren botoak aintzat hartuta)
EAJ. 8 legebiltzarkide (45.600 boto, %18.37)
PSE-EE. 8 (47.695 boto, %19.09)
PP. 6 (32.112 boto, %12.94)
EA. 0 (5.267 boto, %2.12)
EB. 0 (5.143 boto, %2.07)
Aralar. 1 (6.585 boto, %2.65)
UPyD. 1 (5.974 boto, %2.41)
D3M. 1 (9.048 boto, %3.64)
2005eko emaitzak Araban
EAJ-EA. 8 legebiltzarkide (51.986 boto, %30,67).
PSE-EE. 7 (43.216 boto, %25,49).
PP. 7 (43.989 boto, %25,95).
EHAK. 2 (14.187 boto, %8,37).
EB. 1 (8.409 boto, %4,96).
Aralar. 0 (2.542 boto, %1,50).
EUSKO LEGEBILTZARREKO HAUTESKUNDEAK: ARABA
EAJk eta PSE-EEk berdindu egin dute Araban
Biek zortzi legebiltzarkide izango dituzte: EAJk 2005ean baino bi gehiago, eta PSE-EEk bat. PPk sei eserleku lortu ditu, eta Aralarrek, EAk eta UPDk bana. EBk ez du ordezkarik izango. 9.048 boto baliogabe zenbatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu