Aberri Eguna

EAJk 'Gure izaera. Gure aberria' lelopean ospatuko du Aberri Eguna

Apirilaren 9an Bilbon batuko dira. Andoni Ortuzarrek eta Iñigo Urkulluk hartuko dute parte emanaldian.

EAJk iaz ospatutako Aberri Eguna, Bilboko Plaza Barrian. MIGUEL TOñA / EFE
2023ko martxoaren 21a
16:39
Entzun

Aberri Eguna apirilaren 9an izango da aurten. Eta EAJk Gure izaera. Gure aberria lelopean ospatuko du, Bilbon. Plaza Barrian bilduko dira 11:30ean. Hizlariak Andoni Ortuzar EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidentea eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango dira.

Aurreko egunean, Ortuzar Bizkargi mendira igoko da, afiliatuekin batera, Aberri Egunean parte hartzeko deia egiteko asmoz. Hori baino lehen, «Gerra Zibilean eroritako gudariak» omentzeko elizkizun batean hartuko du parte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.