EAJk Haurdunaldia Borondatez Eteteari buruzko Legearen aldeko botoa emango du, Espainiako Kongresuan behin betiko txostenean egitasmoa hobetzeko jeltzaleek aurkeztutako baldintzak onartu dituztelako.
Jeltzaleek legearen alde bozkatzeko baldintza gisa ezinbesteko jotzen dute gutxienez, gurasoetako bati, legezko tutoreari edo 16 eta 17 urte bitarteko neska haurdunen gurasoei interbentzioaren berri emateko obligazioa. Abortuaren berri emate horrek familia barruko biolentzia, mehatxuak, derrigortzeak edo tratu txarrak eragin ditzakeen kasuak salbuespena dira EAJrentzat.
Haurdunaldia eteteko langileen kontzientzia eragozpen eskubidea ere biltzen du legeak, horrek ez du abortuaren interbentzioaren kalitatean eraginik izan beharko eta segurtasuna bermatu beharko du, EAJk eta PSOEk hitzartutakoak dioenez.
Aldaketa horiek onartuta, Josu Erkoreka Espainiako Kongresuko EAJko eledunak adierazi du "legea erabat aldatzea lortu" dutela eta orain "onargarria eta babesgarria" dela.
Itxura guztien arabera, aurrera aterako du legea Espainiako Gobernuak, EAJ, ERC, IU, ICV eta BNGren babesarekin. Hala ere,ERC eta IU ez dira ados agertu Kongresuak onartutako azken baldintzarekin: 16 eta 17 urte bitarteko neska haurdunen gurasoei interbentzioaren berri ematea beharrezkoa izatea.
gizartea
EAJk Haurdunaldia Borondatez Eteteari buruzko Legearen alde bozkatuko du
Jeltzaleek legearen alde bozkatzeko jarritako baldintzak onartu dituzte Espainiako Kongresuan. Gurasoetako bati, legezko tutoreari edo 16 eta 17 urte bitarteko neska haurdunen gurasoei interbentzioaren berri emateko obligazioa da horietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu