Maiatzeko udal eta foru bozen inguruko inkestak eman ditu ezagutzera EITBk. Joan den ostegunean eman zituzten Nafarroari buruzko datuak, eta 29 eserleku eman zizkien aldaketaren taldeei —gehiengoa mantenduko lukete, beraz—. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, EAJk irabaziko luke lurralde eta hiriburu guztietan, eta EH Bildu litzateke bigarren indarra, Donostian izan ezik.
Araba. Aurreko udal eta foru bozekin alderatuz, Araban legoke aldaketarik nabarmenena. EAJk lehen postua kenduko lioke PPri, 6,5 puntu igota —botoen %28,5 lortuko lukete—. PP, aldiz, 7,5 puntu galduta, laugarren indarra izatera pasatuko litzateke —botoen %14,9—. EH Bilduk ere zertxobait hobetuko lituzke emaitzak —bigarren indarra litzateke; botoen %21,1—, eta Ahal Dugu litzateke hirugarren —botoen %15, 2015ean baino 3,6 puntu gutxiago—.
Gasteizen, 7 zinegotzi lortuko lituzkete jeltzaleek, 6 EH Biduk, 5 PPk, 4 Ahal Dugu-k, 3 PSE-EEk eta 2 Ciudadanosek.
Bizkaia. EAJk indartu egingo luke bere nagusitasuna, 5,8 puntu igota —botoen %44—. EH Bildu litzateke bigarren botoen %19,3rekin, eta Ahal Dugu hirugarren %17,5. Botoen %12,8 bilduko lituztek PSE-EEk, %5,8 Ppk, eta ordezkaritzarik gabe geratuko lirateke Ciudadanos eta Vox. Araban bezala, EH Bilduk ere goranzko joera izango luke beraz, eta beherantz joango lirateke PP eta Ahal Dugu.
Bilbon: EAJrentzat 14 zinegotzi, EH Bildurentzat 5, Ahal Dugu-rentzat eta PSE-EErentzat 4 eta PPrentzat 2.
Gipuzkoa. EAJk ora egingo luke Gipuzkoaren ere. Lehena izango litzateke, botoen %37,8 lortuta. Aldea handituko luke, beraz, EH Bildurekiko —%31,5—. Bizkaian eta Araban ez bezala, PSE-EE litzateke hirugarren —%12,7—, Ahal Dugu laugarren —%11,2—, eta PP bosgarren —%4—. Aurreko bozekin alderatuta, behera egingo lukete azke hirurek.
Donostian: EAJk 11 zinegotzi lituzke, PSE-EEk eta EH Bilduk 6, PPk eta Irabazik 2.