Xabier Arzalluz EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidente ohia EAJren barne-epaitegietan salatu dute. Arzalluz berak Izaronews-i azaldu dionez, Oiartzungo (Gipuzkoa) Uri Batzarrak jarri du salaketa alderdi jeltzalearen Bizkaiko barne-epaitegietan. Arzalluz, gipuzkoarra bada ere, Bizkaian dago afiliatua. Arzalluzen esanetan, bultzagileek agintzen dute herri horretako batzarrean. Sektore hori, haren ustez, Josu Jon Imaz EBBko buru ohiari eta Bizkaiko zuzendaritza jeltzaleari oso lotua dago.
Haren iritziz, uztailean Imazek Petronorreko presidente kargua lortzea "zeren truke" publikoki galdetu zuelako eraman dute barne-epaitegira. Gainera, adierazpen horiek egin zituenean, Imaz euskal gazteriarentzako "eredu txarra" dela esan zuen, karrera bati amaiera jartzeko modua ematen baitu, bere iduriko.
Imaz Petronorreko lehendakari izendatu zuten, "politikatik datorrelako edo Iberdrolari mesedeak egin diozkiolako", esan zuen orduan Arzalluzek.
EAJk Xabier Arzalluz barne-epaitegietara eramango du
Josu Jon Imaz Petronorreko presidente izatea "zeren truke" izan zen galdetu zuen publikoki EBBko presidente izandakoak. Oiartzungo Uri Batzarrak egin du salaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu